Deskribapena
Eros ezazu ‘Regüeveros’ erraldoi bikotea Txikiek ere ezagutzen dituzte ‘zaharrak’, ‘aterkiarena’ edo ‘oiloena’ bezala. Gasteizko Erraldoien Konpartsako hirugarren baserritar bikotea dira. 1929an jaio ziren. Biak batera datoz pack berezi batean: kartoizko kutxan biografia bana ere aurkituko duzu. Erosi bi ‘Regüeveros’ erraldoiak elkarrekin eta lortu % 8ko deskontua. Bi panpinak gomaz eginda daude, adin guztietarako egokiak diren materialekin. Panpina bakoitzak 23 cm-ko altuera du.
Panpina hauek 1929an sortutako Gasteizko erraldoien erreplika leialak dira. ‘Regüeveros’ herriaren ordezkariak ziren politikarien aurrean, eta Gasteizera egindako bisitak aprobetxatzen zituzten beren produktuak saltzeko eta, aldi berean, Arabako Batzar Nagusietan kontuak eskatzeko.
Produktuak CE araudia betetzen du eta laborategiko analisiak gainditu ditu. Gomaz eginda daude, eskuz diseinatuta. Gainera, banan-banan margotzen dira aerografia-teknikaren bidez. Produktu honek Eguberri honetarako oparirik esklusiboena eta gasteiztarrena da.
Gasteizko Udalaren baimenarekin egina eta 10 hilabetetik aurrera saltzeko baimenduta.
‘Gigantes de Vitoria Gasteizko Erraldoiak’ bildumak Arabako Mendialdeko baserritarren bikotea, Errege Urrea eta bi buruhandi ere baditu: ‘Escachapobres’ eta ‘Ojo Biriki’.













Balorazioak
Ez dago iritzirik oraindik.