Calva Seca

Egilea
Higinio Basterra / Hnos Jimeno

Pisua eta altuera
7 kg

Sortze-urtea
1930

Berritze-urtea
1974

Sei buruhandi modernoetako bat naiz, eta, ziurrenik, aurpegirik atseginena duena. 1930ean jaio ginen Higinio Basterraren tailerrean, eta gutako bakoitzagatik 583 pezeta (3,5 euro) ordaindu zituen Udalak. 100 urte betetzear gaude eta %100 originalak gara: ez dugu gasteiztar ospetsurik ordezkatzen. Hasieran ez genuen izenik, baina niri Calva Seca deitu zidaten.

Bai, burusoil jaio nintzen 1929an. Denborak aurrera egin ahala, ilea jarri zidaten, baina ezizena nirea zen jada. Nik eta nire kideek ez dugu 1930ean ginen bezalakoen antz handirik. 1973an, zertxobait zahartuta, Valentziako artista batek irudi modernoagoetan berraragitu gintuen. Gure argazkiekin lan egin zuen arren, gu pixka bat hobetzea erabaki zuen. Ez zen erreprodukzio zehatza izan, lifting osoa baizik. Ebakuntza-gelatik pasatu ginenez, ederragoak ateratzeko aprobetxatu genuen!

Gure 1974ko eraldaketak 11.800 pezeta balio izan zuen buru bakoitzeko. Urte hartako abuztuaren 4an egin genuen debuta, eta aurreko buruak arrastorik utzi gabe desagertu ziren.

1930ean eta 1974an, kartoi-harrizko buru hutsak ginen. Hala ere, 90eko hamarkadan beira-zuntzez berreraiki gintuzten, askoz ere material gogorragoa. Horri esker, orain busti gaitezke, lehen ezinezkoa zen zerbait. 2022an Udalak txabusina berriak erosi zizkigun, eta 2023an inoiz baino askoz hobeto makillatu gintuzten.

A, eta auzoetara doan nire bikoitzak, ez du nire antzik. Berriro diot: EZERTAN!