Cachán

Egilea

Isaac Díaz / Marco Ibáñez de Matauco

Pisua

9 kg

Sortze-urtea

1917

Berritze-urtea

1985

1917ko argazkia begiratzen dudan bakoitzean, pentsatzen dut: zein ondo zahartu naizen! ‘Cachán’ naiz, ‘Casa Cachán’ eta ‘Cachan’ kalezuloko gasteiztar ezaguna. Zakuko gizona ere izan nintzen gurasoek duela urte batzuk kontatzen zituzten istorio batzuetan. Nire istorioa kontatuko dizuet, helduek agian gogoratuko nautelako, baina gainerakoek…

Ni labezaina nintzen, gaur egun Dendaraba dagoen kalezulo batean bizi zena, Independentzia kalean. Han zegoen ‘Casa Cachan’. Inoiz erabili baduzu esamolde hau oso urrunekoa den zerbaiti buruz hitz egiteko, pentsa ezazu XIX. mendean kanpoaldean bizi nintzela. Gaur egun Mariturrin edo Goikolarran bizitzea bezala litzateke. 1867an, bizi nintzen kalezuloari nire izena jarri zioten. Kale hori XIX. mendetik Dendaraba eraiki zuten arte egon zen.

Venancio del Valek esan zuen nitaz “gizon zahar eta axolagabea” nintzela, “jaka sorbaldan, abarketa oin batean eta harrapakina bestean zeramana, eta zaku bat kargatzen zuena”. Horregatik, Angel de Apraizek erabaki zuen ni buruhandietako bat izatea, txikiak izutzeko. Sacamantecas gainditu nuen, 1917an proposatu zen beste buruhandi bat.

Gaur nire itxura ordukoaren oso bestelakoa da: txaleko dotorea daramat soinean. Nire kideak bezala, 1928an desagertu nintzen, baina 1985ean denok itzuli ginen bizitzara Lanzaroten. Birjaiotze horretaz hobe Margolariak hitz egiten badizu.

Orain esan genezake erretiratuta gaudela eta lan gutxi egiten dugula. Abuztuaren 4an, arratsaldean, ateratzen gara, eta ez dugu botxintxarekin korrika egiten. Txoten eskutik ibiltzen gara: gazteagoak dira eta badakite adinekoak zaindu behar gaituztela.