Negartia

Egilea

Pisua eta altuera

Sortze-urtea

Berritze-urtea

Bai, bestea naiz, beti ‘Ojo Biriqui’ eta ‘Calva Seca’-ren atzean dagoena. Izenik gabe jaio nintzen, eta beti izan dut kopeta zimurtuta. Negartia naizela dirudi, baina argiaren kontua da… Ni beti izan naiz taldeko azkena. Garai honetan ‘Negartia’, ‘Mamartia’, ‘Atsoa’, ‘Aitona’… ere deitu didate.

1930ean sortu ginen buruhandi klasikoak erretiratzeko eta festetako erakarpen handia izan ginen urte askotan. 1974an erabateko aldaketa jasan genuen. Batzuek diote lehen hobeto geundela, baina niri negarti aurpegia utzi zidaten. Gainera zuriz tindatu ninduten eta ‘Atsoarekin’ ahaidetu!

2023an, zorionez, makillaje dosi bat eman ziguten errealistagoak izateko.