‘La señorita’

Egilea

Higinio Basterra / Hnos Jimeno

Pisua eta altuera

7 kg

Sortze-urtea

1928

Berritze-urtea

1974 / 2022

E! Hemen nago, itzuli naiz. ‘Andereñoa’ naiz, Gasteizko buruhandirik altuena.

Asko zor diot ‘Gasteiz Hoy’ egunkariari. Jendeak nitaz ahaztu zen eta inoiz ez nintzela existitu ere esaten zuten. Sinets dezakezue? 20 urte baino gehiago eman nituen desagertuta, eta inork ez ninduen faltan bota. 1928an Higinio Basterrak sortutako sei buruhandi modernoetako bat nintzen.

1974an, seiok berritu gintuzten Valentzian. 90eko hamarkadaren amaierako hurrengo berritzean, ordea, ahaztuak izan ginen ni eta nire amona. Udalak beira-zuntzezko buru berriak enkargatu zituen, baina lau bakarrik eskatu zituen, gureak kanpoan utzita. Bitartean, antzinako buruak esku desegokietan amaitu ziren.

Zorionez, 2022an amona eta biok bizitzara itzuli ginen, eta orain inork ez gaitu berriro ahaztuko. Nire kide guztien artean altuena naiz. Ez naiz erraldoien altuerara iristen, baina hanka luzeak ditut adarra jotzen didan edozein txikiren atzetik korrika egiteko.

‘Ojo Biriki’ tronutik kendu dut jenio biziena duen buruhandi bezala: gaztea naiz eta beteranoenek ez duten arintasuna dut. Ez duzu sinesten? Hurrengo batean Gasteizko kaleetan ikusiko dugu elkar.