Atsoa

Egilea

Higinio Basterra / Hnos Jimeno Eskuartean

Pisua eta altuera

5 kg

Sortze-urtea

1928

Berritze-urtea

2022

atsoa buruhandia gasteizZure amonari “atso” deitzen ez badiozu, zergatik niri bai? Ni haserretzeko eta zure atzetik joateko botxintxarekin?

Bai, ‘Ilehoria’-ren amona naiz, ezin dugu ukatu. Motots eta ile mozketa bera daramagu. Nire ile zuriak disimulatzen saiatzen naiz, baina ez beti arrakastaz.

30 urtez egon nintzen purgatorioan, gasteiztarrentzat 90eko hamarkadatik desagertua. Bake bila joan nintzen, baina han harrapatuta geratu nintzen. 2022an Eskuartean-i esker itzuli nintzen bizitzara. Ez nintzen gazteago berpiztu, eta ez nintzen beste inor bihurtu. Eta kopeta zimurtuta, badakizu zergatik. Bide batez, batzuek diote ‘Llorón’-en bikotekidea naizela. Duela urte batzuk zahartu eta ile zuria jarri zioten. Ez dut baieztatzen, ezta gezurtatzen ere.

Desagertu aurretik, nire historia nire kideena bezalakoa zen. 1930ean jaio ginen Higinio Basterraren tailerretan, inoren antzik gabe. Horren ondorioz, Venancio del Valek eta beste gasteiztar batzuek esan zuten agian Gasteizkoak edo agian Villagómez La Nueva-koak ginela. Jakinmina baduzu: herri hori Valladoliden dago, 68 biztanle ditu eta jauregi bat ere bai.

Polemika hori duela 94 urte gertatu zen. Ni gasteiztarra sentitzen naiz, nahiz eta purgatorioko 30 urte hauetan hiria asko aldatu den. 2022an esnatu nintzenean, Gasteiz askoz handiagoa zen, modernoagoa eta berdeagoa. Gainera, auto eta aniztasun gehiago zuen. Baina gehien gogaitzen nauena zera da… botxintxak jada ez direla txerri-tripakoak!

Bide batez, nire lagunek esango zizuten 1930ean 583 pezeta balio izan genituela. Badakizu zenbat balio izan nuen nik 2022an? 1.000 euro!

A, eta nire bost lagunak bezala, bikoitz bat daukat. Bai, aktoreek bezala. Bikoitzak arduratzen dira auzoetako jaiez. ‘La Señorita’ eta biok bokitz antzekoak ditugu. Baina beste batzuk, ‘Calva Seca’ eta ‘Ojo Biriki’ kasu… karkarkarkar! Ez dakit nola inor ez den konturatzen ez direla beraiek.