Egilea
Isaac Díaz -
Marco Ibáñez de Matauco
Pisua
8 kg
Sortze-urtea
1917
Berragertze-urtea
1985
Ez dago ‘Los Pintores de Vitoria’ baino abesti arabarragorik. Horregatik, jatorrizko lau buruhandietako bat izan nintzen 1917an. Inauterietan Achuri eta Amarako geltokiak margotzetik etortzen ginen, baina beti edozein festara joaten ginen.
Goitik behera zuria naiz, nire ilezuriarekin primeran uztartzen den bata batekin. Nire putzu-belarriak… esan dezagun 1985an 57 urtez “izoztuta” egon ondoren erreskatatu gintuen gure aitaren, Marco Adolfo Ibañez de Mataucoren, lizentzia bat direla. Lanzaroten, solasaldi luzeak izan nituen Cesar Manriquerekin zaharberritzen gintuzten bitartean.
Ez daramat botxintxarik margotzea nahiago dudalako. Jaietako zenbat une islatu ditudan oihaletan! Hala ere, behar zenean, txerri triparen bat ere utzi nuen gasteiztar bihurrienen bizkarrean.
Banoa, badator trena bere sonikete ezagunarekin: “Los pintores de Vitoria han terminado ya de pintar…”