Arabako Mendialdeko baserritarrak

Egilea

Francisco Losada

Pisua eta altuera

45kg / 3,75m

Sorrera-urtea

1917

Berritze-urtea

1992

Gasteizko erraldoiak Arabako Mendialdeko baserritarrak

Arabako Mendialdeko baserritarrak gara. 1917an jaio ginen, eta arabarrak garen arren, Losada madrildarraren tailerrean egin gintuzten.

Hasieran ez ginen gasteiztarren gustukoak izan, itsusi samarrak ginela esaten baitzuten. Gasteizen aurpegia konpondu ziguten eta gero Madrilera eraman gintuzten berregiteko.

Bakoitzak 300 pezeta balio izan genuen, baina biluzik iritsi ginen Gasteizera 1917ko maiatzean. Bertan, blusa, bufanda eta mantalarekin jantzi gintuzten, Arabako Mendialdeko jantzi tipikoekin.

Gasteizko Amparo delako baten antza dudala esan dute. Esaten badute, egia izango da.

Bide batez, nire laguna da erretzen ez duen erraldoi bakarra, “Regüe” eta ‘Mendikoa’ pipa erretzen baitute. Haizeari adats ederra ematen diot, nahiz eta 20ko hamarkadaren amaieratik zapia janztera behartu ninduten. 80ko hamarkadatik nire motots ederra erakusten dut, azkenean: askoz hobeto! Nire kidea, oso arabarra denez, bufanda beti sorbaldan eramaten du: Berak jakingo du!

40ko hamarkadan gure buruak berritu zituzten, baina hamarkadak eman genituen nahiko itsusiak izaten. Azkenean, 1992an lortu genuen gaur egungo edertasuna. Gainera, 1998an arinago egin gintuzten zumezko egitura aldatu eta zurezko listoizko estruktura hartu genuenean.