Aramaioko Baserritarrak

Egilea

Isaac Díez

Pisua eta altuera

xxxx

Sortze-urtea

1917

Berrikuntza-urtea

xxxx

Gasteizko erraldoiak Aramaioko baserritarrak

Aramaioko baserritarrak gara, eta harro esan dezakegu %100 arabarrak garela. 1917an jaio ginen Isaac Díezen tailerrean, Ignacio Díaz de Olano margolariaren laguntzarekin.

Arabako Mendialdeko baserritarrekin batera, festetan inoiz huts egin ez dugun konpartsako bakarrak gara. Beti desfilatu dugu, baina hainbat “aurpegi-konponketa” pasa ditugu.

Nik, Ramonaren antza omen dut, errementariaren emaztea eta Carmelo Ibarzabal txistulariaren ama. Ramona Aiztogile kalean bizi zen, Bendaña jauregitik gertu. Nire kideari buruz Venancio Del Valek dio “Tomas delako batean” inspiratuta dagoela. Hala eta guztiz ere, bietako inork ez du izen propiorik.

Urteekin hainbat berrikuntza izan ditugu. 90eko hamarkadatik gure buruak beira-zuntzezkoak dira, eta gure egiturak zurezkoak. Zumezkoak ginen lehen, eta horrek askoz astunagoak egiten gintuen gure garraiolarientzat.

Duela gutxi, Txaro Iturraldek jantzi berriak oparitu zizkigun, eta ezin gara pozago egon! Orain Aramaioko basoak islatzen dituzten kolore dotoreagoak ditugu: nik udazkeneko tonu okreak ditut; nire kideak, aldiz, udaberriko berdea.