Gomazko ‘Escachapobres’

Gomazko ‘Escachapobres’

‘Escachapobres’ 20 cm-ko irudia da, rotomoldeoan sortua dago, artisau-diseinu batetik abiatuta. Alacanten egindako panpina honek Europako araudi osoa betetzen du eta analisi guztiak gainditu ditu.

28,00 

Kopurua

Deskribapena

‘Escachapobres’-en gomazko panpinak buruhandi dotoreena irudikatzen du. 1917an sortutako buruhandi klasiko hau benetako pertsona batean oinarritua dago. Gomazko panpina artisau-diseinua dauka eta aerografiaz margotuta dago. Gomazko Escachapobres buruhandiaren erreplika Gasteizko gomazko erraldoi eta buruhandien bildumaren parte da.

10 hilabetetik gorakoentzako produktu egokia da. CE ziurtagiria dauka. Alacanten eginda dago, Gasteizko Erraldoientzat soilik. Panpinak laborategiko analisi guztiak eta jostailuak merkaturatzeko beharrezkoak diren zuzentasun arauak gainditu ditu. Goma eta pintura adin guztietarako egokiak dira.

Nor zen ‘Escachapobres’?

‘Escachapobres’ buruhandiak Perico irudikatzen du, eta 1917an egin zen. XIX. mendean Gasteizen bizi ziren ‘escachas’-etako bat zen Perico. Udalarentzat lan egiten zuen eta bere helburua eskaletasuna ekiditea zen. Horregatik, kalean zeuden eskaleak hartu eta Hospiziora eramaten zituen.

Ez zen oso lan atsegina, eta horregatik bere aurpegia pertsona triste batena da. Frakez jantzita zegoen beti, eta kapela altu bat zeraman. Buruhandi hori abuztuaren 4an bakarrik ateratzen da, ‘Celedón’, ‘Cachán’ eta ‘Gasteizko Margolaria’ lankideekin batera.

Balorazioak

Ez dago iritzirik oraindik.

Izan zaitez lehena berrikusten

Your email address will not be published. Required fields are marked *